viernes, 16 de mayo de 2014

          POESIA

 Nire aberastasuna handia da,
 eta ez du diru askorik.

 Nire aberastasuna ikusgarria da,
 eta ez du interesik handirik.

 Nire aberastasuna pelikula bat da,
 eta ez du aktorerik.

 Nire aberastasuna zuhaitz bat da,
 eta ez du hostorik.

 Nire aberastasuna lorategi handi bat da,
 eta ez du  lorerik.

 Nire aberastasuna plater bat da,
 eta ez du janaririk.

 Nire aberastasuna bide bat da,
 eta ez du amaierarik.

 Nire aberastasuna mundu bat da,
 eta ez du lurrik.

 Nire aberastasuna unibertso bat da,
 eta ez du izar edo planetarik.

 Nire aberastasuna parke bat da,
 eta ez du umerik.

 Unai Ariztimuño eta Jon Cuadrado / 3A

martes, 17 de diciembre de 2013

Iruñako Sanferminak


Encierro
Iruñako Sanferminak mundu guztian dira ezagunak, eta hainbat herrialdetako turistak joaten dira ikustera eta korri egitera zezenen aurrean.
Uztailaren 6ean Txupinazoa botatzen da eguerdiko 12etan Iruñako udaletxetik eta orduan hasten dira San Ferminak. Uztailaren 14ean San Ferminak bukatzen dira eta Pobre de mi tradizionala abesten dute. Duela 400 urte baino gehiagotik egiten da horrela, lehen urrian ospatzn ziren Sanferminak, baino eguraldi txarra zela eta, Uztailera aldatu zuten.
Dudarik gabe, Sanferminetako gauza ezagunena Entzierroak dira, hauek, goizero ospatzen dira 8:00etan Santo Domingo aldapan zuziri batekin, ondoren, zezenak askatzen dira eta ibilaldia egiten dute jendearen artean zezen plazara iritsi arte. Zezen guztiak plazan sartzen direnean entzierroa bukatzen da, eta torero batek zezen bat hiltzen du bukaeran.

martes, 3 de diciembre de 2013


EUSKAL ABESTIA


SUGAN - ZARENA ZARELAKO




Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.


Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharko, itzuliko, garrasika.


- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean


gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.

 

ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu

 

- Eutsi...-
- Segi...-

viernes, 29 de noviembre de 2013

Nire bizitza



Kaixo, nere izena Jon Cuadrado Arrondo da. 13 urte ditut, baino laister 14 urte beteko ditut Abenduaren 21ean. Betidanik Beasainen bizi izan naiz nere gurasoekin eta nere bi anaiekin, Eñaut eta Unai. Baita ere dortoka bat dauket eta bere izena Filomena da, eta Errekarte kalean bizi naiz. 1999ko Abenduaren 21ean jaio nintzen, Donostiako hospitalean.  

Alkartasuna Lizeoan ikasi nuen 6.maila arte eta ondoren Loinazpera joan nintzen. Orain DBH 3n nago. Nere denbora librean mobilarekin ibiltzen naiz nedo lagunekin ateratzen naiz kalera. Gehien gustatzen zaitena musika da.

Oporretan Cambrilsea juten naiz nere familiarekin eta denbora aprobetxatuz Port Aventura juten naiz eta hondartza ere bai. Normalean 15 egunetarako joaten gara eta beti nere gurasoen lagun batzuekin juntatzen gara. Edozein beste egunetan, txangoak egiten ditut. Adibidez: mendira joan edo pistinara joan.

Handitan aktorea nahiko nuke izan, betidanik gustatu zaitelako zinea eta pertsona famatu bat nahiko nukelako izan.

jueves, 7 de noviembre de 2013

Durex Love Sex - Jon.C 3-A





 Kolore argiak ditu, mutilak eta neskak agertzen dira ia bilutsik, beraien etxetan. Anunzio honen mezua, sexua edozein modutan egin daitekela da, gauz desberdinak erabiliz, eta plazer gehiago sentitzea da. Musika, talde batena da, sensuala eta geldoa da. Erritmoa lasaia du. Bideoan, sexua agertzen da, sexua praktikatzen hari direlako.




Argazkian, kolore argiak agertzen dira. Kondoiak eta lubrikatzailea agertzen da. Esan nahi duena, sexua egitean Durex markako gauzak erabiltzea da. Argazkian "enjoyer condomsmezua agertzen da.